Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko sorta da Geruzak proiektua. Jakin Fundazioa eta Elkar argitaletxea lankidetzan dira proiektu honen sustatzaileak, eta guregana ikus-entzunezko horien gizarteratzea egiteko etorri ziren. Komunikazio estrategia bat burutu genuen edukia eta iruditeria osoasmodu estrategiko batean zabaltzen hasteko. Estrategia horretan aurreikusi ziren beharretatik eratorri ziren prentsaurrekoa eta ikus-entzunezko bakoitzaren aurrestreinaldia Euskal Herrian zehar. Geruzak.eus webgunea sortu genuen proiektuaren materialaren bilgune gisa, eta gazteei gerturatzeko sare sozialak ere bai, estetika eta iruditeria bakarpean. Proiektuaren ekintza guztien koordinazioan lagundu genuean.