Hernaniko udaleko +65 gidaren diseinua

Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialetatik gure lantaldearekin harremanetan jartzea erabaki zuten, +65 gidaren diseinuarekin laguntza behar zutela jakinarazteko.

Lehenik eta behin, herriko egoera eta, zehazki, herriko nagusien egoera eta beharrak ezagutzeko, sail horretako udal teknikariarekin hitzartu genuen bilera.

Bertan, gidaren helburua, publikoa, edukia eta hizkuntzen inguruko zehaztapenak ezagutu genituen. Diseinu aldetik, herriko nagusiek, udal teknikariari aipaturiko hainbat xehetasun kontutan hartu genituen.

Gida Hernaniko jubilatu eta pentsionistei zuzentzen zaie eta bere helburua herrian dituzten zerbitzu ezberdinen inguruko informazioa bateratzea da. Gai hauen inguruko informazioa bildu da:

  • Aisialdirako ekintzak eta elkarteak
    • Jarduera fisikoa.
    • Kultura eta hezkuntza.
    • Herriko elkarteak.
    • IMSERSO.
  • Zerbitzu sozialak eta programak
  • Zerbitzuak mendekotasuna dagoen kasuetan
  • Laguntza ekonomikoak
  • Udalaren hobariak eta laguntzak zerga eta tasetan
  • Beste onura ekonomikoak
  • Telefono interesgarriak

Behin datu guztiak ezagututa, lehen zirriborroa lantzeari ekin genion. Alde batetik, gidaren egitura eta barneko edukiaren diseinu eta maketazioa; bestetik, gidaren azala.

Hainbat saiakera egin ondoren, azken aldaketak barneratu eta inprimategira eramateko prestatu genuen gida.

Hementxe azken emaitza ikusgai:

Hernani Udala +65 gida

+65 gida Hernani Udala

+65 gida Hernani Udala

Zer landu dugu?
Norentzako

Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak