Hezkidetza eta Pedagogia Feministen II. kongresua
Sorginlore eta Ikertzek eskatuta, Igeldon egin zen Hezkidetza eta Pedagogia Feministen bigarren kongresurako hizkuntza grafikoa eta iruditeria landu ditugu.
Landu dugun hizkuntza grafikoa koloretsua eta zabala izan da, iruditeria bakar baten baitan bi egunetako jardunaldi osoa jaso ahal izateko. Horretarako, hainbat euskarri sortu ditugu: eskuorria, kartelak, seinaletika…
Landu dugun kontzeptuaren oinarria ilargiaren faseak izan dira, eta fase bakoitza kolore batekin adierazi dugu. Gainera, fase bakoitzak kongresuko eduki konkretu bat adierazten du eta, era berean, hitzaldi desberdinetako gela konkretuak ere bai.
Seinaletikaren baitan hainbat ilargi jarri genituen sabaitik hari gorri batetik zintzilik, eta ederra izan da ikustea nola ilargiak poliki-poliki airearekin mugitu egiten diren, modu malgu batean, paisaiaren parte izan arte.