Hurbilago, erosle txikien iraultza
Hurbilagok eskatuta, Usurbilgo merkatari txikiak indartu eta bultzatzeko sortutako kanpaina. Norbanako bakarra nahikoa izan daiteke inguruan eragiteko. Horixe da kanpaina honek adierazi nahi duena. Norbanakoaren bultzadak eragin dezakeen aldaketa. Erosleak egiten duen iraultza!
Herriko dendatan erosten zuen erosleak txartel batzuk harraskatu ondoren hainbat sari lortu zitzakeen. Sari guztiek zeramaten kanpainaren leloa inprimatuta (bisera, boligrafo eta erosketa poltsek). Merkatariek lokalaren kanpoaldean alfonbra gorri bat jarriz girotu zuten kanpaina.
Honetaz guztiaz gain, herria kartelekin girotu genuen, baita herrian zehar jarri genituen eskuz egindako pankartekin ere, herrian zer zetorrenaren adierazle.