IKO
IKO Igeldoko Kooperatibaren hazia 1911 urtean erein zuten. Igeldoko ekoizlea eta konsumitzaileen aliantza sendoa sortzeko helburuz, Ekonomia Soziala orientatzen duten printzipioetan oinarritutako proiektu honek komunikazio alorrean bultzada bat behar zuen.
PuntuSoziala egitasmoaren hirugarren edizioko irabazle gisa aukeratu genuen gizartean eragin zuzena izateagatik eta euren lana erakusteko bultzada bat emateko beharra zutelako. Urtebetez honako arloak landu ditugu: marka izena, marka irudia, webgunea eta sare sozialak.