Meta!Kultura 2017 egitasmoan formazio saioak
Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) Kultura sailaren babesarekin martxan jarritako progama dugu Meta!Kultura. Egitasmo honek urtero babesa eskaintzen die Gipuzkoan finkaturiko edo finkatu nahi diren proiektu kulturalei.
Programaren lehen fasean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak deialdia aurkeztu ohi du, Gipuzkoan finkaturiko proiektu kulturalek beraien ideia azaldu eta izen-ematea gauzatzeko epe bat emanez. Behin izen emate epea itxi ondoren, hautaketa prozesua abian ipintzen dute, guztira hogei proiektu kultural aukeratuz.
Fase horretara iritsitako proiektuek, crowdfunding kanpaina bat martxan jartzeko laguntza jasotzen dute, Goteo Fundazioak eskainitako babes eta formazioari esker. GFAk gainera, dirulaguntza moduan euro bat ematen die crowdfunding kanpainan lortutako euro bakoitzeko.
Laguntza hori gutxi balitz, aurreko urteko ebaluaketak medio, crowdfunding kanpaina horiek zabaldu eta ahalik eta pertsona gehiagotara iristeko asmoz, aurten proiektu arduradunek egitasmoaren baitan marketin digitaleko formazio saio batzuk txertatzea erabaki dute.
Formazio saio horiek aurrera eramateko, TaPuntuko lantaldearekin harremanetan jarri eta bi aldeen artean formazio saioen xehetasun guztiak zehaztu genituen, momentu oro parte hartzaileen profil eta beharrak kontutan izanik.
Hain zuzen ere, guztira hiru saio eraman genituen aurrera eta hauexek izan ziren bertan jorraturiko arlo nagusiak:
- Sareko identitate diferentziala eta integrala
- Sare sozialen estrategia
- Publizitate kanpainak sare sozialen bidez (SEM)
Formazioa eskaini ondoren, Gipuzkoa mailan Kultura alorreko proiektu interesgarriak daudela ikusteko aukera izan dugu gertutik, gogo handiz eta ilusio askorekin egunero lanean dauden sustatzaile ausartei esker.
TaPuntuko lantalde guztiaren izenean, zorterik onena parte hartzaile guztiei eta jarraitu horrela lanean! Bestetik, mila esker GFAko Kultura saileko arduradunei gugan jarritako konfidantza guztiagatik!
Plazer hutsa izan da lantalde guztiarentzat proiektu honen parte bilakatzea!
Zer landu dugu?
Norentzako
Gipuzkoako Foru Aldundia (Kultura Saila)