Pasaiagile prozesu partehartzailearen triptikoaren diseinua

Pasaiko Udalak, Aztiker Kooperatibaren dinamizazioari esker, martxan jarri berri duen programa dugu Pasaiagile.

Herritarrek, udal aurrekontuetatik 400.000€ zertan gastatu nahi duten proposatu eta erabakitzeko prozesu parte hartzailea hain zuzen ere.

Aurreko ostiralean, maiatzak 26, udal ordezkari zein prozesuaren dinamizatzaileek,  Pasaitarren aurrean aurkeztu zuten prozesu parte hartzailea.

Hilabete batzuk iraungo dituen prozesu honek, hainbat fase ditu:

 

  1. Hasiera batean, herritarrei zuzenduriko bilera irekiak egingo dituzte, auzo ezberdinetan. Bertan, prozesua azaltzeaz gain, herritarren zalantza edo galderak erantzungo dituzte proiektu arduradunek.
  2. Bigarrenik, herritarren proposamenak jasoko dituzte bide ezberdinak eskura jarriz: bileran bertan, udaleko postontzietan proposamenak eginez eta bukatzeko, internet bidez herritarren ideiak jasoko dituzte ere.
  3. Behin proposamen guztiak jaso ondoren, udal teknikariek balorazio tekniko bat egingo dute.
  4. Ondoren, herritarren artean lehentasunak finkatuko dituzte.
  5. Bukatzeko, bozkatzeko unea iritsiko da, udal aurrekontuen esleipena eginez.

Prozesu guztiaren berri herritarrei eman eta oinarri komunikatibo bat lortzeko asmoz, Aztiker kooperatibatik gure lantaldearekin harremanetan jarri ziren, triptiko baten diseinua aurrera eramateko laguntza behar baitzuten.

Proiektuaren ezaugarriak kontutan hartuz, prozesua ahalik eta ulergarrien azaltzen saiatu ginen, ikono zein antolaketa egokia pentsatuz.

Hizkuntza aldetik, informazioa euskaraz zein gazteleraz jasotzea interesgarria zela ondorioztatu genuenez, hau ere kontutan hartu genuen diseinuaren oinarria pentsatzeko garaian.

Hementxe emaitza ikusgai:

triptikoa

pasaigile

triptikoa

Informazio gehigarria: Pasaiko Udaleko web-orrian

Zer landu dugu?
Norentzako

Aztiker