Sare sozialetan publizitate kanpainak sortzeko formazioa

Bizipoza Elkartetik dei bat jaso eta berehala konturatu ginen sare sozietan beraien presentzia hobetu eta beraien elkartearen helburu eta programak ikustarazteko formazio saio bat behar zutela.

Beraien egoera eta beharrak aztertu ondoren, Facebook, Twitter eta Google Adwords lantzea adostu genuen hiru ordu eta erdiko formazio saio bat finkatuz.

Formazio eguna zehaztu ondoren, Bizipoza Elkartearekin harreman estua duten Katxiporreta eta Irrien Lagunak klubetik behar berdinak zituztela helarazi eta hiru proiektuetako langileekin formazioa egitea erabaki genuen.

Formazioaren edukiari dagokionez, ondoko gai zerrenda landu genuen:

  • Proiektu batek bere nortasuna sarean egoki isladatzeko gakoak azaldu genituen.
  • Kasuan kasu proiektu bakoitzaren langileak eduki zitzakeen zalantzak argitu genituen.
  • Facebook, Twitter eta Google Adwords azaldu genituen.
  • Sare sozial bakoitzean publikoa ezagutzeko estatistiken analisia eta kudeaketa aztertu genituen.
  • Bukatzeko, tresna ezberdinetan iragarkiak sortzeko pausuak azaldu genituen.

Hementxe saioan zehar atera genituen argazki batzuk:

formazioa

sare sozialak

Jakin badakigu honezkero ikasitako hainbat gako martxan jarri dituztela eta gutxinaka proiektu hauen online presentzia hobetzen ari dela. Zorte on bidean!

Zer landu dugu?
Norentzako

Bizipoza, Katxiporreta, Irrien Lagunak