SEW ‘N SING WEB-ORRIA

Beraien hitzetan, “Sew ‘n Sing 2010. urtean Zarautzen jaiotako proiektua da, modarekiko eta surfarekiko zaletasunak bateratuko zituen proiektu baten bilaketaren emaitza”. Surf taulentzat fundak neurrira diseinatu eta josten dituzte eta baita eskuz egindako arropa fresko eta alaia ere.

Sew ‘n Sing-ek bere sorreratik blog bezala funtzionatu izan du, baina ekimenaren hazkundea ikusita, sarera salto potoloago bat emateko garaia iritsi zela ondorioztatu zuten. Hori dela eta, beraien produktuak internet bidez saltzeko beharraz ohartu eta TaPunturen laguntzaz baliatu ziren online denda bat sortzeko. Web-orri berrirako, era berean, hasierako blog hura berdiseinatu eta integratu zen.

Horretarako, aurretiaz zuten irudi korporatiboa oinarritzat hartu eta online denda sinple eta garbi bat diseinatu genuen, erabilerraza eta beraien kabuz kudeatzeko modukoa.

Behean ikus ditzakezue Sew ‘n Sing online dendaren zati batzuk. Ez galdu aukera bertan sartu eta azken diseinuak ikusteko!

Online dendaren irudia

Sew 'n Sing online dendaren irudia

Sew 'n Sing online dendaren irudia

Sew 'n Sing online dendaren irudia

Zer landu dugu?
Norentzako

Sew'n Sing