Travelbloggers topaketan hizlari

Gure martxan ataleko sarrera honetan azaldu genizuen bezalaxe, martxoaren 18 eta 19ko asteburuan, Travelbloggers Topaketa ospatu zen Beasainen. Autokarabana sektoreko blogariei zuzenduriko topaketa izanik, aisialdirako denbora izateaz gain, aholku profesional batzuk ezagutzeko aukera izan zuten bertaratuek.

Beste hitzaldi batzuez gain, gure lankidea den Mikel Olaizek, web-orri zein blog bat egoki posizionatzeko aholkuak eskaini zituen bertan, hala nola web-orriaren bisita zein emaitzak aztertu ahal izateko gakoak azaldu ere.

Hain zuzen ere, hauxek izan ziren jorraturiko gaiak:

 

  • Web-orri edo blog baten posizionamendua hobetzeko gakoak.
  • WordPress-en SEO egoki bat lortzeko bidean instalatu daitezkeen plugin gomendagarrienak.
  • Google Analytics tresnaren neurgailu interesgarrienak.
  • Sare sozialen emaitzak neurtzeko tresnak.

Hementxe gure lankidearen hitzaldiaren argazki bat ikusgai:

Travelbloggers
Mila esker Charlando en el patio blogaren atzean dagoen topaketaren sustatzaile den Maider Perezi, horrelako topaketa interesgarriak antolatzeaz gain, gurekin harremanetan jartzeagatik.

Plazer hutsa horrelako lanak aurrera eramatea!

Zer landu dugu?
Norentzako

Maider Pérez