2019/09/13

Gizarteari egindako ekarpenak saria izango dute berriz Puntu Soziala egitasmoaren hirugarren edizioari esker.

Zer da Puntu Soziala egitasmoa?

TaPuntu Kooperatiban Puntu Soziala egitasmoa sortzea erabaki genuen urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu baten sareko presentzia hobetzeko.

Irabazi asmorik gabe, gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen dugu edizio bakoitzean, hau saritu eta sarean duen presentzia indartzeko helburuz. Gizarteko edozein arlotan eragin positibo bat duen norbanako, elkarte edo enpresa batek lor dezake urtebeteko sari hau.

Aukeratzen den proiektu sozialaren zabalkuntzan dituen arazoak aztertuko ditugu lehenik , zailtasun eta erronkak identifikatuz. Aurrera begirako aukerak atzeman eta hauek lortzeko estrategia garatuko dugu gainera. Amaitzeko, urtebeteko plangintza bat osatuko dugu elkarrekin. Proiektuak TaPunturen zerbitzuak doan jasotzeaz gain, behar izanez gero, eragile gehiagoren elkarlana gauzatuko da.

Puntu Soziala 2019-2020

Lehen edizioan Basherri Sarea, Gipuzkoako kontsumo talde eta kooperatiba ekologikoen sarea, izan zen aukeratua. Urtebeteko doako lanketan zehar beraien helburuak azaltzeko bideo korporatiboa, sare sozialen estrategia, hauen inguruko formazioa eta e-mail marketin kanpainak egiteko formazioa jaso zuten. Azken edizioan Biak bat elkartea, animaliek lagundutako esku-hartzeak erdigune izanda behar psikosozialak asetzeko proiektua izan zen irabazlea. Biak Bat elkartearen irudi korporatiboa berritu genuen, bideo korporatiboak sortu eta webgune berria sortu zitzaien.

 

Parte hartzeko

Egitasmo honetan izena emateko bidea PuntuSoziala.eus web-orria da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 9tik urriaren 9ra artekoa izango da. Hiru finalista aukeratu ostean, proiektuaren irabazlea urriaren 21an iragarriko da, eta hortik aurrera hasiko da proiektu aukeratuaren online presentziaren urtebeteko lanketa.

Egitasmoak, urtero bezala, PuntuEUS Fundazioaren laguntza izango du.

 

Zabalik da hirugarren edizioan izena-emateko epea urriaren 9a bitarte.