TaPuntun formazioak eta sare sozialen estrategiak garatu eta eskaintzen ditugunez, askotan gertatu ohi zaigu, hasiera batean, sare sozialen aldekoak (sare sozial profesionalak barne) ez diren ikasle edo bezeroak topatzea. Denbora pasa huts bezala, txutxumutxuetarako txoko, harreman faltsuak eraikitzeko gune… definitzera iritsiz.
Gaurkoan ordea, nahiko zabaldua dagoen ideia hori alde batera uzten saiatuko gara, sare sozial profesionalei esker interesgarriak izan daitezkeen gauza ugari lortzera iritsi gaitezke eta.
Hitzak dioen moduan, modu profesional batean erabilitako sare sozialak lirateke, bai lanik gabe dauden pertsonentzat, zein lanpostu bat dutenentzat baliagarriak izan daitezkeenak.
Esparru pertsonal batean erabilitako sare sozialekin alderatuz, sare sozial profesionaletan lagunak beharrean kontaktuak genituzke, pertsonalki ezagutu behar izan gabe. Normalean gure sarea esparru profesionalari esker ezagutu ditugun pertsonek osatuko lukete (gure lankide, lankide ohi, proiekturen batean elkarrekin lan egindako pertsona, intereseko enpresa… eta antzekoak).
Edukiei dagokienez, gure lanpostu edo sektorearekin zerikusia izatea gomendagarria litzateke, iritzi pertsonalak ekidinez.
Azken finean, kutsu profesionala duten sare sozialak lirateke, gure garapen profesionalerako baliagarria den informazioa lortzeko aukera eskainiko digutenak.
Estatu mailan, sare sozial profesional erabilienak ondokoak lirateke: Linkedin, Xing eta Viadeo.
Pertsona bakoitzaren egoeraren arabera, sare sozialak helburu batekin edo bestearekin erabil ditzakegu:
Gainera, pertsonalki baino, enpresa mailan sare sozial profesional edo korporatiboak izatera aukera bat da, ondoko aukerak zabaltzeko baliagarria:
Zalantzarik gabe, BAI.
Pertsona askorentzat ezezagunak edo erabilpen gutxikoak diren arren, gaiaren inguruan egin diren azken azterketen emaitzek argi eta garbi erakusten dute geroz eta erabiltzaile gehiago dituztela, enpresak barne. Erakunde askoren kasuan gainera, lan tresna baliagarri eta interesgarriak izatera iritsi dira, enpresarentzat aukera paregabeak lortuz.
Azken finean, hain ez egonkorra bilakatu den lan munduari aurre egiteko primerako tresnak direla esan genezake, etengabean moldatu, aldatu eta hobetzen baitira, eskaintzen dituzten aukerak anitzak eta interesgarriak izanik.