Negozioek geroz eta argiago dute sare sozialen kudeaketak denbora handia suposatzen duela, eta aldi berean, sare hauek negozioak sarean duen nortasuna bermatzeko berebiziko indarra dutela ere. Bi gako horiek argi izanda, barne langile batek sare sozialak kudeatzeko gaitasuna badu, honek egiten ohi du, bestela, kanpo kontratazio bidez edo pertsona berria kontratatzeko joera dago. Beraz, edozein lan esparrukoak izanda ere, sare sozialen kudeaketan ezagutzak izatea gehigarri bat izango da.
Dena dela, sare sozialen kudeaketa egoki batek, estrategia on bat eskatzen du beti, edozein negoziotan, nahiz eta sareetan jada egon edo ez, estrategia bat garatu beharko genuke, edota izanez gero, eguneratu! Estrategia batean, helburuak, publikoa, sare sozialak eta egutegia osatu ohi da. Nolabait esateko kudeatzailearen edo kudeatzaileen “gidoia” izango litzateke labur esanda.
TaPuntun, gure inguruan honi buruz gehiago ikasteko beharra dagoela konturatu gara, eta hori dela eta, udako ikastaroak antolatzea erabaki dugu. Izan ere, udara ikasteko garai ona dela uste dugu, eta iraupen luzeagoa duten ikastaroak eskaini ditzakegu horri esker. Kasu honetan uztailaren azken hamabostaldirako, Community Manager munduan murgiltzeko aukera eskaintzen dugu. Izena emateko garaian, pertsona orok galdetegi bat bete ahal izango du, ondoren ikastaroa bere beharretara ahalik eta gehien moldatze aldera.
Datei dagokionez, uztailaren 17, 18, 19 eta 24, 25, 26ean izango da ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara. Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean izango da, eta nola ez, talde txikitan, modu teoriko-praktikoan eta giro onean, beti bezala! Uztailaren 16a da izena emateko azken eguna, goizeko 10:00etan isten baita aukera. Informazio gehiago jaso ahal izateko, sartu udako ikastaroen orrialdean.