Saria irabazi dugu!!! Ze poza!!!
Badirudi erraza dela saria irabaztea, ondo dakigu egunerokoan aritzen garenok, ordea, ez dela hala. Saria irabazi nahi bada, apustu egin behar delako, galtzeko prest egon, hutsunera salto egin eta ziurgabetasuna besarkatu.
Horretan ari gara TaPuntun, sortu ginenetik. Bizitzaren alde apustu egiten, pertsonok erdigunean jartzeko ahaleginean, ekonomia beste modu batean ulertzen, komunikazio osasungarriranzko bidean beste kooperatibekin saretzen…
Saria ez baita zerutik erortzen, ez da jaungoikoaren bedeinkapenarekin lekutzen. Saria irabazi egin behar da egunekotasuneko lanarekin, ahaleginarekin eta gogoarekin.
Gogoa non jarri argi daukagu guk, zuen begiradan. Zuek zaretelako honen guztiaren parte egiten gaituen sarea zabaltzen laguntzen diguzuenak.
Guztion artean sortutakoa baita sarea eta gu, parte izatean, saridun sentitzen gara!
Eskerrik asko, zuei!
#ZuekinSareaGureSaria