2024/01/19

Entzun audio formatuan

Esango nuke ez dela erraza konpromisoa duten langileak bilatzea gaur egun, eta gazteen artean oraindik ere zailagoa dela. Hainbat arrazoi izan daitezke, baina askotan ematen diren horietako batzuk:

  • Orokorrean soldatak ez datoz bat bizitzaren kostuarekin.
  • Ordutegiek ez dute kontziliazioan laguntzen.
  • Ordaindu gabeko ordu extrak burutu behar dira maiz.
  • Eta abar luze bat…

Aldiz, badira ere lan munduan murgilduta gaudenok lanean jarraitzeko topatzen ditugun motibazio ezberdinak.

Esaterako, gustuko duzun horretan lan egitea. Bokazioko lana bada, oraindik ere hobe!

Lanean erronka berriak bilatu eta gainditzea. Monotoniatik ateratzen gaituzten gauzak eta garapen pertsonalaren bidean laguntzen gaituztenak.

Nola ez, lan giro ona. Gure egunaren zati handienetakoa, handiena ez bada, lanean pasatzen badugu, funtsezkoa dela esango nuke.

Eta lankideekin hasita, zein garrantzitsuak diren lana errazten dizuten lankideak. Zailtasun momentuetan laguntzen dizutenak. Agian ezin dizute lan teknikoarekin lagundu, baina bai bezeroarekin hitz egiten, kudeaketa eta papeleoa burutzen, animoak ematen eta ulertzen zaituztela erakusten. Eta horrelako laguntzek asko balio dute.

Hori dela eta eskerrak eman, besterik ezin dut egin. Zure lanerako konpromisoagatik, erronka berriak hartzeagatik, agian oso gustuko ez zenituen zereginak egiteagatik, arazoen aurrean soluzioa bilatu nahiagatik. Horregatik eta egunerokoa errazagoa egin didazulako, benetan mila esker, Lore.

Besarkada handi bat, eta segi zure argiaren dantza!