2017/03/31

SEM kanpainak sare sozialetan ikastaroa

Hainbat alditan  hitz egin dizuegu martxan atal honetan posizionamenduaren inguruan. Besteak beste, azkenaldian SEO negatiboaz eta linkbuilding-az aritu gara.

Tamalez, aditu askok dioten moduan, SEO posizionamenduaren eraginkortasuna txikitzen ari da. Eta, ziur aski, bilatzaileek zeresan handia izango dute hortan. Zergatik, baina? Hemendik edo handik, dirua irabazteko beharra dutelako. Hau horrela izanda ere, ezinbestekoa da SEO posizionamenduari garrantzia eman eta gure esku dagoen gehiena egitea gure web-orriak naturalki eta doan bilatzaileetan ongi kokatzeko.

Behin hori ongi landuta, kontuan hartzeko aukera bat da bilatzaileetan edo sare sozialetan publizitatea egitearena.

Zertarako behar dut SEM publizitate kanpaina bat sare sozialetan?

Behar behar, ez duzu behar. Baina SEO posizionamendua lantzen saiatu bazara, konturatuko zinen inurrien lanaren antzekoa dela. Alegia, pixkanaka landu eta hobetu behar da eta emaitzak ez dira berehala etortzen.

Bereziki efektiboak dira SEM kanpaina hauek eduki jakin bat ongi posizionatu nahi dugunean, promozioa denbora tarte zehatz bateko kontua denean eta publiko objektiboa oso ongi definitu dezakegunean. Diru kopuru txiki baten truke, gure edukia jende kopuru batengana helduko dela bermatzen digute sare sozial ezberdinek eta, gainera, pertsona hauek gure publiko objektiboaren multzokoak izango direla.

Sare zozial ezberdinek ematen digute gure edukiak SEM kanpainen bidez promozionatzeko:
  • Facebook
  • Instagram
  • Twitter
Zeintzuk dira sare sozial hauek eskaintzen dizkidaten aukerak?
  • Publizitatea oso ongi segmentatutako publiko objektiboari zuzenean helaraztea.
  • Edukiaren ikusgarritasun azkar bat bermatzea.
  • Egindako inbertsioa eta honen emaitzak uneoro kontrolatu ahal izatea.
  • Aurrekontu txiki batekin egin dezakegu lehen froga eta, emaitzek gure espektatibak betetzen dituztela ikusi ostean, kanpainak pixkanaka eskalatzen joan.
  • Publizitatearen edukia formatu ezberdinetan erakusteko aukera: testua, loturak, bideoak…

Kanpaina hauek gauzatu ostean, oso komenigarria da lorturiko emaitzak neurtzea, bai beraiek eskainitako estatistika sistemen bidez eta baita Google Analytics bezalako tresnak erabiliz.

TaPuntun “Publizitate kanpainak sare sozialetan (SEM)” ikastaro irekia antolatu dugu apirilaren 20rako. 4 orduko saio horretan (goizez edo arratsaldez, euskaraz edo gazteleraz, aukeran) sare sozialetan publizitate kanpainak nola egin eta hauen emaitzak nola neurtu ikasiko duzu. Anima zaitez posizionamenduan pauso bat gehiago ematera!

Gehiago jakin nahi? Eman izena ikastaroan!