Nahi ala ez, pertsonak erlazionatu egiten gara etengabean. Uneoro, egunero, taldeka, lanean, gure aisialdi unetan…
Erlazionatzen garen bezalaxe, liskarrak, gatazkak eta gaizki ulertuak sortu ohi dira. Baina zer dira gatazkak?
Gatazka kontzeptua azaltzeko, laranja baten laguntza izango dugu, bai ondo irakurri duzu, laranja batena hain zuzen ere. Izan ere, gatazka baten erdian gaudenean, gatazka bera sortu duen arazoa soilik dagoela uste izan ohi dugu, baina zoritxarrez, hori baina konplexuagoa dela aipatu beharrean gaude.
Laranja batek, bere muinera iritsi baino lehen, azal, estaldura eta geruza ezberdinak ditu. Laranjaren kasuan, fruitua bera babesteko hainbat geruza dituela argi ikusteko gai gara. Gatazken kasuan aldiz, gatazka bera azaleratu duen arrazoira iritsi baino lehen, honek ikusgarriak ez diren geruza batzuk dituela kontziente izan behar gara eta hauek zoritxarrez ez dute gatazka babesteko funtziorik, gainera. Hala nola, ondoko hauek lirateke azpimarragarrienak:
Azken finean, orokorrean pertsonek patroi edo egiteko era berdinak mantendu izan ohi ditugu gure egunerokotasunean eta baita gatazken aurrean ere, noski. Hala ere, batzuetan egiteko era horiek aldatzera behartuak gaude, gatazka sortu den pertsonarekin komunikatu eta aurrera egiteko bidean. Horretarako, gatazkaren aurrean hartu dugun joera aztertzeko gai izan behar gara, aldaketaren aurrean jarrera positibo eta irekia izan eta guzti hori egiteko, gaitasun pertsonal batzuk behar izango ditugula argi izan behar dugu. Etxeko lan bikaina dudarik gabe.
Prozesu konplexua beraz, baina ondo egiten ikasiz gero, aberasgarria benetan!
Informazio gehigarria: TaPuntu formazio katalogoa.