Inoiz aritu al zarete telefono puskatuaren jolasean? Ziur txikitan behintzat aritu zaretela.
Jolasaren muina honakoa da. Pertsona kate bat osatzen delarik, lehenak hitz, esaldi edo mezu bat esaten dio bigarrenari belarrira. Honek, ulertu duena esaten dio hurrengoari. Eta horrela, azken kidearengana mezua iristen denean, honek jaso duena esan behar du, ozen. Normalean, ozen esandakoak talde osoaren algarak sortzen ditu, mezua pixkanaka nola aldrebestu den ikusten delako.
Eta lanean gaudela antzeko zerbait gertatuko balitz? Seguruenik orduan ez du horrenbesteko algararik sortuko. Aldiz, uste baina ohikoak izan daitezke egoerak.
Adibide batzuk etorri zaizkit burura. Esaterako…
Formazio interesgarri bat atera da, eta hainbat taldekidek izan dezakete interesa berau jasotzeko. Aldiz, produktibitatea mantentzeko, taldekide bakarra doa bertara, eta gero laburpena kontatuko die besteei.
Spoiler: Laburpena titular hutsean geratzen da askotan.
Lanean gabiltzala, oso ohikoak dira posta elektroniko bidezko kateak. Gai bat jorratzen duen posta elektroniko baten gainean hainbat erantzun kateatzea, alegia. Kontua da, posta elektroniko horietan parte hartzen duten pertsonen kopurua handituz badoa… kontuz!
Gako garrantzitsu bat dago: GUZTIEI ERANTZUN botoia. Berau gabe katea hasi bezain pronto puskatuko da.
Spoiler: Ezingo duzu ekidin momentu berean bi kideren erantzuna jasotzea, katea puskatuz.
Aurrekontu bat osatu behar denean, ohikoak dira bilerak egin eta bertan zalantzak argitu nahi izatea. Normalean, gako nagusiak jaso, eta ondoren aurrekontua osatzea izango da bidea.
Ba ahal duzuen gehien ziurtatu bilerara doan pertsonak osatuko duela gero aurrekontua. Bestela, beti izango da detaileren bat kontuan hartuko ez dena.
Spoiler: Eskola garaian apunteak hartzen txarra zen pertsona joan bada bilerara, eta aurrekontua zuk egin behar baduzu… glup!
Argazkia: Quino Al