Duela bi aste inguru, benetan interesgarria iruditu zitzaigun eskakizun bat egin ziguten e-posta bidez. Martxoaren 18 eta 19an aurrera eramango den Travelblogger Topaketan hitzaldi txiki bat ematearena hain zuzen ere.
Karabana sektoreko blogari profesionalei zuzenduriko topaketa bat zela aipatu ziguten eta helburu hauek bilatzen zituztela azpimarratu ziguten:
Ikasketa prozesu horren baitan kokatzen gara gu TaPuntu gisa. Izan ere, gure lankidea den Mikel Olaizek, aipaturiko egunean hitzaldi bat eskainiko baitu bertan.
Ondoko gaiak jorratuko dituela aurreratzen dizuegu:
Beraz, Topaketak, aisialdirako lekua utziko duela argi dugu baina bertan izen eman dutenek, ikasteko parada ere izango dute.
Topaketaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, bere sustatzailea den Maider PĂ©rez-en blog-ean aurki dezakezue: I. Travelblogger Topaketa