Twitter spaces, espacios de Twitter edota, euskaraz, Twitterreko guneak deituriko funtzionalitateaz arituko naiz gaurkoan.
Horren ezaguna den txori urdinaren berrikuntza nabermenduena da aipaturikoa, Twitterren audio-txat gela bezala definitu ahalko genukeena. Ahotsa emateko eta entzuteko espazio bat. Komunitatearekin hitz egin eta audio elkarrizketa azkarrak egiteko gunea.
Erraza da espazio horiek sortzea, beraz. Animatuko al zara euskal komunitatean gune horiei bultzada ematen?
Instagrameko istorioak bezala, Twitterreko hasiera orriaren goikaldean agertuko dira gune aktiboak. Jarraitzen ditugun kontuek gune bat martxan jarri badute, hasierako txioen aurretik agertuko da gunea. Bertan klik egin eta bertako parte-hartzaileen elkarrizketa entzuten hasiko zara. Era berean, mikrofonoaren ikonoarekin, solasaldian parte hartzeko aukera ere izango duzu.
Ikusi al duzu noizbait guneren bat martxan?
Nolanahi ere, duela hilabete gutxi Twitterrek abiatu duen aukera hau oso interesgarria iruditzen zait podcastaren munduak izan duen iraultza dela eta. Era berean, informazioa entzunez hobeto barneratzen dugun horientzat ideia paregabea da. Ez al duzu uste?
Irudia: blogging-techies.com