2020/08/07

Uda, opor usaina da. Ideia berriak usnatzeko momentu bikaina diseinatzaileontzat.

Uda, bustitzea da. Uretara murgiltzeko momentua, eritzi berrietaz busti eta bide berrietan, kulturan, diseinu berri interesgarrietan igeri egitea.

Uda, ikustea da. Gertuko paisaia berriak, erakusketak, erreferenteak on-linean… eta guzti hau, uztaren moduan, erretinan jasotzeko unea.

Uda, goxatzea da. Eguzki printzetan girotu, lasaitu eta gelditzeko unea, gure burua zaintzekoa.

Uda, ondo pasatzea da. Irribarre egitea, barrez lehertu, eta batez ere disfrutatzea!

Uda etorri da, aurten, kostata.

Izan dadila egunero uda, jarrai dezagun lanean, ikasten, gozatzen egunerokoan, datorrena datorrela ere, gertatutakoak gertatuta ere, gogoratu, barnean daramagula beti, Uda!