2017/07/07

Baliteke zuetako askok inoiz ezer ez entzun izana WordPress-en inguruan. Blog bat al da? Plantilla edo txantiloi batzuei kolore eta argazki batzuk aldatzea al da? Besterik eskaintzen al du?

Gai honen inguruan zalantzak mila izan daitezke eta handik eta hemendik jasotako erantzunak nahasgarriak gainera. Hori dela eta, zalantza guzti hauek argitzeko asmoz, uztaileko ikastaro irekien artean, gai honen inguruko ikastaro ireki bat antolatzea erabaki dugu TaPuntun. Zehazki, WordPress-en oinarritutako webguneekin zer egin dezakegun ikasiko dugu bertan.

 

WordPress-en eragina web garapenean

Gaur egun mundu mailako webguneen %25-a baino gehiago, WordPress-en oinarrituak dira. Beraz, web garapenean izan duen eragina izugarria izan dela ondoriozta genezake. Zabalkunde honen arrazoiak bilatu nahian, nagusiki bi puntu nabarmenduko genituzke:

  • Edukien kudeaketa erraza eskaintzen du (kudeaketa panel intuitibo eta erabil errazak baititu)
  • Garatzaileentzako buruhauste ugari ekidin ditu (moldaketak egiteko erraztasunak eskaintzen baititu)

Zure webgunea prest egun bakarrean

Hori gutxi balitz, WordPress-ek erraztasun handiak eskaintzen dizkigu gure web-orria egun bakar batean martxan jartzeko.

Dena den, pentsa dezakezuen bezala, horren denbora gutxian lortu daitekeen helburua, aurkezpen-gutun bat eraikitzea litzateke: azala, gure eskaintza, bloga eta kontaktu atalak txukun erakustea lortuko dugu. Ordea, proiektuari nortasun propioa emateko, denbora eta ezagutza gehiago beharko genituzke. Dena den, gure nortasuna sareratzeko lehen urrats bikaina izan daiteke.

Ikastaroari dagokionez, guzti hau burutzeko, beharrezkoak diren ezagutza teknikoak ikustea da asmoa. Horretarako, ez da beharrezkoa izango aurretik HTML, CSS edo programazio ezagutzarik izatea.

Ikasgai-zerrenda

  • WordPress.com eta WordPress.org arteko ezberdintasunak
  • Nire webgunearentzat zerbitzari eta domeinu egoki baten aukeraketa
  • WordPress-en instalazioa
  • Webguneko ezarpen nagusiak
  • Webgunearen itxura: txantiloiak nola instalatzeko jarraibideak
  • Orrialde eta bidalketen arteko aldea, eta hauen kudeaketa nola burutu
  • Menuak
  • Hizkuntza ezberdinen kudeaketa
  • Plugin eta Widget interesgarrienak

Eman izena

Beraz, WordPress erabiltzen ikasi nahi izanez gero (hastapen maila), uztailaren 11ean duzu aukera paregabea. Eman izena TaPuntun antolatu dugun ikastaroan!