2020/07/10

Ohikoa izaten da, webgune berria garatzean, lehendik genituen esteka eta artxibo guztiak HTTP protokolotik HTTPS protokolo segurura aldatzea. Edo, besterik gabe zerbitzarian nabigazio segurua ahalbidetuko duen ziurtagiria jartzean aldatzea.

WordPress webguneetan, oraindik ere ohikoagoa da. Izan ere, gure media artxibo guztiek gordeta baitute esteka zaharra datu basean.

Duela bi urte inguru (nola pasatzen den denbora) hitz egin nuen WordPress webgunea HTTP-tik HTTPS-ra aldatzean jarraitu beharreko gomendio batzuen inguruan.

Kontua da, webguneko artxibo eta estekak aldatzeko gomendatzen nizuen Database search and replace for WordPress erreminta erabiltzea nahiko teknikoa izan daitekeenez, gaurkoan Better Search Replace plugina erabiliz prozesua errazago burutu daitekeela ikusiko dugu.

Nola aldatu esteka eta artxiboak?

Plugin nahiko sinplea da. Hori bai, pluginean bertan gomendatzen den bezala, aldaketarik egin aurretik, segurtasun kopia egin behar dugu, edozein akatsen aurrean babes kopia izateko.

“Search for” atalean http://guredomeinua.eus jarriko genuke, eta aldiz, “Replace with” atalean https://guredomeinua.eus helbide berria.

Jarraian, aldaketa datu baseko zein taulatan egingo diren zehaztu behar da. Normalean, taula guztietan egingo genuke aldaketa.

Aldaketa burutu aurretik, nahi izanez gero, lehenik “dry run” edo prozesuak aldatuko lituzkeen esteka kopurua aztertu dezakegu, horretarako laukitxoa aukeratuta.

Behin exekutatzeko botoiari emanda, prozesuak denboratxo bat iraungo du. Eta prozesua bukatzean, lana burututa izango dugu.