2019/10/18

Zaintzea da

Zaintzea da ematea eta hartzea. Ez, hartzeko ematea.
Zaintzea da zaintzailea zaintzea.
Zaintzea da zaindu behar duenak zaindu ahal izatea.
Zaintzea da betetzen duzun tokia hutsik utzi eta betetzen dela ikustea.

Zaintzea da entzutea, besarkatzea, parean duzun aurpegiaren atzean dagoen pertsona ikustea, zer moduz? galdetzea. Behar denetan, isiltzea.

Zaintza da erraz esaten, baina zail egiten.
Zaintza da gozoa batzuetan, garratza sarri.

Ez zaintzea kapitala da. Kalapita.


Guzti hau posible dela sentitu dut sarri gure kooperatibaren baitan. Eta, sinplea dirudien arren, zaintzea eta zaindua izatea iraultzaile eta eraldatzailea da oraindik, besteak beste lan ordainduaren eremuan. Oraindik ere kosta egiten da hainbat testuingurutan hau azaldu eta abian jartzea.

Gure proiektuaren lehen hazia landatu genuenetik erreparatu diegu zaintzei eta aurrera egiteko gakoa izan da hainbat unetan. Ez gara adituak honetan; etengabeko ikasketa da. Baina ikasitako hauek askorako balio izan dute tapuntutarroi hainbat motatako zaintza lanak egitea egokitu zaigun unean.

Eta hortxe ariketa: zaindu behar duena, zaindu!

Argazkia: Youssef Naddam