Gure produktu eta zerbitzuek gure marka osatzen dute. Marka baten barnean logotipoa, kolorea, tipografia… daude alde batetik, bai. Baina brandina ezin dugu ahaztu, marka egin eta sortzearen prozesua baita. Nahiz eta proiektu bat sortua izan, etengabe marka egitea oso garrantzitsua da, publikoarekin konektatzeko helburuarekin. Hurrengo urratsa marketina da, gure produktu edo zerbitzuak saldu edo sustatzeko tekniken lanketa. Sarean egiten bada, e-marketina deitzen da. Sarean joera diren teknikak etengabe berritu eta aldatzen direnez, hauek ezagutu eta egokiena topatzea oinarrizkoa bihurtzen da.
Edozein marketin teknikak gutxienez hauetako bat bete beharko du gure estrategian zentzua izateko. Pentsa ezazu minutu batez zure marka sustatzeko orduan lau F hauek betetzen dituzten teknikak jorratzen dituzun ala ez.
Marketin digitala etengabeko eraldaketan dago, teknika eta tresna ezberdinak ezagutzen ditugu momenturo. Nola egon eguneratuta? Nola ezagutu joera diren teknikak? TaPuntutik aukera ezin hobea eskaintzen dizugu, azaroaren 29rako ikastaro bat antolatu baitugu. Ikastaro honetan, proiektu baten marketin digitalean kontutan izan beharreko gakoak ikusiko ditugu. Modu berean, marketin digitaleko oinarrizko gakoak ikasteaz gain, e-mail marketing kontzeptua, bere abantailak eta Mailchimp tresna ezagutzeko aukera ere izango duzu. Marketin digitaleko ekintza hauek aurrera eramatea ahalbidetuko dizu tailerrak.