2019/10/11

InShot aplikazioa

Zer da InShot?

Instagram sare sozialerako argazkiak eta bideoak editatu eta argitaratzeko prest uzten dituen aplikazioa da InShot. Mugikorra oinarri bezala izanik, hiru aukera nagusi izango ditugu: bideoak, argazkiak, eta collage moduko irudiak.

Bai Android baita iOs mugikor eta tabletentzat ere erabilgarria da. Erabiltzeko erraza denez, eta aldi berean tresna baliagarria denez, argazki eta bideo sailkapeneko 11. app deskargatuena da.

Argazkiak

Askotan gure argazkiak horizontalean edo bertikalean ateratzen ditugu sare sozialetan pentsatu gabe. Hau da, argazkia ateratzen dugunean ez dugu sare sozial konkretuan pentsatzen, argazkian baizik. Baina sareetara eramateko orduan hainbat formatu izan behar ditugu buruan. Batez ere, 1:1 karratua argitalpenetarako edota 9:16 stories formatua. “Lona” aukerari esker modu oso erraz batean gure irudia argitaratzeko formatura egokitu ahal izango dugu. Hortaz gain, hondoa aldatu, testua gehitu edo filtro nahiz efektuak izango ditugu eskuragarri. Behin argazkiaren edizioa amaituta, gure mugikorrera modu erraz batean deskargatu ahal izango dugu, nahi dugun sare edo bideetatik zabaltzeko helburuz.

Collage-ak

Batzuetan produktu edo zerbitzu baten hasiera eta amaiera erakusteko beharra izaten dugu. Modu honetan publikoak gure lana hobeto ikusi ahal izango du. Horretarako irudi bat bi zatitan banatu dezakegu eta diseinua bi lauki horietatik abiatu. InShot-ekin Collage hauek egitea oso erraza da, pare bat argazki edo bederatzi argazki arteko muntaia egin ahal izango duzu aplikazioarekin. Argazkiekin bezala, behin diseinua definituta, hondoa edo beste hainbat aukera aldatu ahal izango dituzu, beti ere azken ikutu horiek emanez sare sozialetara igo aurretik.

Bideoak

Hau da dudarik gabe tresnarik ikusgarriena. Gure mugikorreko bideo ezberdinak hartu eta bata bestearen jarraian jarri ditzazkezu, zatiak moztu eta nahi dugun ordenean ezarri. Askok InShot ur-marka ikusi eta atzera botatzen dira, baina kendu daiteke, doan gehienetan. Argazkien sekuentzien bideoa osatu daiteke era berean. Eta hau gutxi balitz, musika, audio efektuak eta momentuak grabazioak egin daitezke. Bideoko sekuentzian edozein lekutan jarri eta pista bakoitzeko bolumena eta abiadurarekin jolastu. Adobe Premiere txiki bat alegia zure mugikorrean!

Sare sozialak eguneratzean, edukia hobetu eta hau doitu nahi baduzu, ez izan zalantzarik, deskargatu InShot aplikazioa!