Irratia, irrati-uhinen teknologia baliatzen duen haririk gabeko hedabidea da, publiko zabal bati zuzendua eta norabide bakarrekoa. 1940. urteko hamarkadan iritsi zen Euskal Herrira, eta orain arteko bidean aldaketa dexente igaro ditu. Azken finean, beste hainbat hedabide eta baliabide izan ditu lehiakide, baina dena den, hor darrai, sendo aurrera.
Gaur egun, internetek duen garrantzia ikusirik, irrati kateek bi baliabide izaten dituzte buruan:
Berrikuntza dexente egon dira hedabideen artean, eta komunikazioa ere asko aldatu da. Erronka atzean ez geratzea da, munduan ikus-entzunezkoen iraultza gertatzen ari den momentuan. Irratia ere noizbehinka ikusteko aukera izan beharko genuke eta irratiek sareen munduan murgidulta jarraitu beharko lukete. Baina etorkizuna ez dago idatzita, denbora da eta poligrafo bakarra…