Ados egongo zarete gurekin, digitalizazioaren ondorioz enpresak etengabeko eraldaketa bat bizitzen ari direla. Gaur egun, ziurgabetasuna da enpresa gehienen ezaugarri nagusiena eta horri aurre egiteko, gaitasun pertsonal eta profesional zehatz batzuk dituzten langileak lortu eta elikatzen jakitea ezinbesteko bilakatu da. Hain zuzen ere, azkar erantzuten, egoki komunikatzen, moldagarriak izaten eta burugogorrak diren sormen handiko langileak enpresan izatea, ezinbesteko bilakatu da enpresen biziraupena bermatzeko.
Ados egongo zarete ere, gaitasun horiek ez direla egun batetik bestera menperatzen, seguraski lan erraza izango ez delarik. Dena den, pozgarria da jakitea, hainbat pertsona esparru horietan lanean dabiltzatela eta beraiekin batera, lantzen ari diren metodologia berriak ezagutu eta zertan oinarritzen diren ikastea plazer hutsa izan daitekeela.
Hildo horretatik jarraituz, gaitasun horiek garatzeko Design Thinking metodologiaren inguruan hitz egingo dizuegu gaurkoan, enpresa askotan indarra hartzen ari den metodologia baitugu, emaitza onak ematen hasia delarik.
Hain zuzen ere, pertsonetan oinarrituriko metodologia dugu, gatazken kudeaketa egoki bat egiteko, diseinu alorreko metodologiak erabiltzea planteatzen duena. Hitz gutxitan esanda, diseinatzaileek, beraien lana burutzeko garaian barneraturiko metodologiak erabiltzea proposatzen du, lantaldean gatazkan egoki kudeatzeko helburuz.
Design thinking prozesu batek arrakasta izateko, ondoko irizpideak errespetatzea garrantzitsua izango da:
Dena den, metodologia hau martxan jarri baino lehen, arazo edo oztopo bat argi eta garbi identifikaturik izan eta horren gainean lan egin behar duen lantaldeak, arazoaren berri izatea oso garrantzitsua izango da, lanketak zentzua izan eta benetan baliagarria izateko.
Design Thinking metodologia batek, ondorengo bost pausu nagusi errespetatu beharko luke:
Eta nola ez, IRUDIMENA, SORMENA ETA GOGOAK izatea ezinbestekoa izango da prozesu guztian zehar, hori gabe ezin izango baitugu aurrera egin eta.
Hementxe uzten dizkizuegu, TaPuntuk, Urola Kosta Udal Elkartean gidatu berri dugun Design Thinking ikastaroko prototipoen argazki batzuk:
Ikasleek zapatadenda bat berritzeko aurrera eramandako prototipoa.
Ikasleek aniztasunean oinarrituriko supermerkatu baten inguruan egindako prototipoa.
Informazio gehigarria nahi izanez gero: design thinking web-orrian topatu ahal izango duzue edo gurera deituz noski!