Nahiz eta bere izenak “photo” hitza eraman, eta nahiz eta argazkiak editatzeko erabiltzen den batik bat, kartel, bideo zein webguneak diseinatzeko tresna paregabea da Photoshop.
Disenatzaileok, hiru programa nagusi erabiltzen ditugu gure lanean eta hirurak Adobe multzoaren barruan daude: InDesign, Illustrator eta Photoshop. Bakoitzarekin egin daitezkeen lanak uztartuz lan egitea da aproposena, horrela aukerak biderkatzen baitira. Dena den, bakarka ere erabil daitezke.
Argazkiak editatzeko soilik balio duen tresna profesionala denaren ustea dute askok. Ez da hori soilik, baina.
Beraz, gaurkoan Photoshop tresna erabiliz egin daitezken lan mota ezberdinak erakutsiko dizkizuegu:
Horrela bada, jakin TaPuntun lau orduko ikastaro ireki bat antolatu dugula; hain zuzen ere, “Photoshop, argazkiak baino gehiago!”izena daramana.
2018ko ekainaren 14an burutuko dugu ikastaroa, ondoko bi ordutegi aukerak eskainiz: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 (izena emateko orduan, nahiago duzun ordutegia zein hizkuntza aukeratu ditzakezu).
Interesa izanez gero, eman izena ikastaroaren deskribapen fitxaren bidez. Bertan topatuko dituzu ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak.