Proiektu edo norbanakoek bloga irekitzen dutenean hainbat helburu izan ditzakete buruan. Posizionamenduan hobetu eta komunitate bat sortzea izaten ohi dira arruntenak. Dena den, edukiaren estrategia bat garatzea oso garrantzitsua da. Nork eta noiz argitaratuko duen aztertzeaz gain, garrantzitsuena edukia izango da, hots, zer idatzi?
“Nik ez dakit idazten!” entzunegia dudala esango nuke, baina afirmazio horri buelta emango nioke “Ideiak antolatzen hasi!” erantzungo nioke. Eduki posibleen zerrenda bat egin beharko dugu, gure publikoari bideratuz eta noski, gure helburu estrategikoak lortuz.
Zure publikoari interesatzen zaionaz gain, interesatzen zaion erara eskaintzea ere bada gakoa. Hemen dituzue blog artikuluetan erabiltzen diren hainbat estrategia:
Eta behin gaia eta modua aukeratu dugunean, blog artikuluaren estruktura egiten hasi beharko zara: izenburua, testua (sarrera, eduki garrantzitsuena, ondorioa), eta, nola ez, eduki bisuala.
Gogoratu aurrez antolatzea izan daitekeela gakorik garrantzitsuena, hau da, estrategia bat lantzea. Honek artikuluan pentsatzeko parada eskainiko dizu, gelditu, pentsatu eta ekin! Honetarako, edukien kronograma batek asko lagunduko dizu.
Ondorioz, zure blogaren estrategia egiteko garaia da!
Argazkia: Freepik