2017/06/16

email marketin

Ziur gaude azken urteetan e-mail marketin kontzeptuaren inguruan zerbait entzungo zenuela. Komunikazio eta marketin digital alorrean modan dagoela esan genezake. Definizio bat ematekotan, informazio buletin digital bat dela esan genezake, jasotzailearen interesekoa den gai baten inguruan, maiztasun zehatz batekin bidaltzen dena.

Azken finean, zuzenki edo zeharka, marketin ekintza tradizionalak, posta elektronikoa erabiliz aurrera eramatea litzateke.

Zertarako ote?

  • Dagoeneko gure bezeroak diren pertsonak zaindu, mantendu edo fidelizatzeko.
  • Bezero berriak edo bezero mota berriak lortzeko.
Beste marketin teknikekin alderatuta, ondoko abantaila nagusiak ditu:
  • Kostu baxua.
  • Kontaktu zuzena.
  • Konfidantzan oinarritutako erlazioa.
  • Harpidetzen direnen kalitatea.
  • Zerrendaren sortzaileak duen kontrola.

Dena den, ez dugu ahaztu behar, legedi aldetik hainbat muga ditugula eta ezin diogula edonori gure proiektu edo zerbitzuen inguruko informazioa bidali (aurrez erlazio komertziala egon ez den kasuetan). Beraz, argi ibiltzea komeni da.

Irudiari dagokionez, e-marketin ekintzak aurrera eramateko garaian, hau zaintzea komeni da. Erakartzea helburu duen edozein ekintza bezala, irudiak zer esan handia du, horregatik kasu honetan edukia zein formatutan aurkeztuko  dugun pentsatu eta zaintzea oso garrantzitsua da. Horretarako,  ez dugu zertan diseinatzaile grafikoak izatea iritsi behar. Zorionez,  egun hainbat tresna ditugu eskura, doako tresnak gehienak eta intuitiboak gainera. Ezagunena edo erabiliena Mailchimp tresna.

Kasu honetan, diseinua kontrolpean edukitzea baino garrantzia handiagoa du e-mail marketina egitea ahalbideratuko digun tresna ezagutu eta eskaintzen dizkigun aukerak zeintzuk diren jakitea. Horrez gain, behin kanpaina bat sortu ondoren, txantiloiak edo plantilak erabiltzeko aukera eskaintzen digute tresna gehienek. Horri esker, denbora eta buruhauste ugari ekidin ditzakegu.

Beraz, gaian interesa edukiz gero, aukera paregabea duzu TaPuntuk uztailaren 14rako antolaturiko E-MAIL MARKETIN EKINTZAK AURRERA ERAMATEN IKASI! ikastaro irekian izena emateko (ordutegia: 09:00-13:00 edo 16:00-20:00).

GEHIAGO JAKIN NAHI? EMAN IZENA GURE UZTAILEKO IKASTARO IREKI HONETAN!