Ezkontza bat ospatzea erabaki duten bikoteen artean geroz eta ohikoagoa da beraien ezkontzarako web-orri bat diseinatzearen erabakia.
Hasiera batean ezkontzaren inguruko informazio guztia jasotzeko pentsatua dago, gonbidatuekin komunikatzeko eta bikotearen zenbait kudeaketa lan errazteko. Horrez gain, web-orria ezabatu baino lehen, honen kopia bat egin daiteke, bikoteak etorkizunean ezkontzaren inguruko oroigarri oso bat izan dezan.
Bestetik, betiko gonbidapen tradizionalaren ordez sortu daitekeen alternatiba bezala ikusten dute zenbait pertsonak. Gonbidapenekin alderatuz, edukiak aldatzeko aukera eskainiz eta bidaltzeko eta diseinatzeko errazagoa izanik.
Kostuari dagokionez, garatu nahi den web-orriaren ezaugarri eta diseinuaren arabera, asko alda daiteke baina zerbait sinplea izatekotan, ez da beharrezkoa sekulako inbertsio ekonomikoa egitea. Gaur egun, interneti esker, txantiloiak eskaintzen dituzten web-orri ugari topa ditzakegu, erraz moldagarriak izanik eta gure beharretara egokitzeko aukera eskaintzen dutenak.
Ez dira ezagutza tekniko ugari behar!
Kasu gehienetan bikoteak berak garatzen duen tresna dugu, zerbait sinplea sortzeko denbora nahikoa dutenean behintzat. Aldiz, neurrira egindako web-orri bat garatu nahi izanez gero, arlo horretan lan egiten duten profesionalekin harremanetan jartzea izango litzateke gomendagarriena.
¡Gure lantaldean zalantzak ditugu gai honen inguruan. Hori dela eta, gure sare sozialetan zuen iritzia uzterik bazenute, eskertuko genuke, behingoz gaiaren inguruan bulegoan gehiago ez hitz egiteko. Mila esker aldez aurretik!