Astero elikatzen dugun txoko honetan hainbat alditan aritu gara marka irudiarekin zerikusia duten gaien inguruan: hitz egin dugu proiektu baten izena erabakitzeko prozesuaz, diseinatzerako garaian oreka bisualak duen garrantziaz eta baita Photoshop tresnaren abantailetaz ere. Azken finean, arlo zabala da eta hainbat ikuspuntutik jorratu daiteke. Gaurkoan, irudi grafikokoko euskarrietan irudikatzeko balioko digun beste tresna baten inguruan arituko gara, InDesign programaz hain zuzen ere.
Aldizkari, afixa edota eskuorriak maketatzeko programa da. Bektoreetan oinarrituta dago eta irudi, forma eta testuekin konposaketak osatzeko baliogarria da.
Gainera, aldizkariak sortzeko pentsatuta dagoen tresna izanik, bereziki horretarako balio duten aukerak dakartza: orrialdeak zenbakitzeko aukera, hainbat orritan errepikatzen diren txantiloiak sortzekoa, etabar.
Hortaz gain, Adobe multzoko beste tresnekin bateragarria izatea abantaila handia da. Izan ere, Photoshop-en edota Illustrator-en egindako edozein muntaia zuzenean InDesign-en gehitu ahal izango dugu.
Tresna honen abantailak gertutik ezagutzen ditugunez, Eskuorri eta aldizkarien maketazioa: InDesign izeneko 4 orduko ikastaroa antolatzea erabaki dugu azaroaren 27rako.
InDesign erabiltzea zaila ez den arren, beharrezkoa da hasieran ezagutza batzuk barneratu eta tresna bakoitzaren erabilpena ezagutzea. Eta horixe da zehazki antolatutako ikastaroaren helburua, hastapenerako oinarriak ematea.
Interesa izanez gero, ikastaroaren deskribapen fitxaren bidez izena eman dezakezu. Bertan topatuko dituzu ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak.