Lanean, baita esparru pertsonalean ere, denbora egoki kudeatzen duzula uste duzu? Galderari ezezko batekin erantzun badiozu, lasai egon, horretarako gaude hemen eta!
Zu bezala, profesional ugari daude egunaren orduak motz gelditu, eta ezer gutxi egin dutenaren sentsazioarekin etxera doazenak.
Hori dela eta, gaurko sarrera honen bidez, zure denbora eraginkortasunez kudeatzeko gako nagusi batzuk helarazi nahi dizkizugu. Argi dugu hasiera batean kosta egingo zaizula baina zure buruari aukera bat eman nahi?
Denbora eraginkortasunez kudeatzeko gako orokorrak
Hementxe uzten dizuegu arloka antolaturiko hainbat aholku edo gomendio:
Egunaren irekiera eta itxieraren garrantzia:
Eguna hastean eta bukatzean, plangitza egiteko tartea hartu. Horretarako tresna bakarra erabili beti.
Eguneko helburuak jarri eta hauek lortzekotan, “sari” txiki bat eskaini zure buruari.
Lan luze eta pisutsuak zati txikitan banatu, eta ahal bada, baita egun ezberdinetan zehar ere.
Kontuz denbora lapurrekin (telefono dei luzeak, kafe makina eta komunera egiten ditugun bisitak, WhatsApp…)!
E-postak:
Irakurketa eta erantzuteko ordutegi zehatz batzuk finkatu (posible den kasuetan). Ordutegi horretatik kanpo, programa itxi.
Jasotzen dituzun posta elektroniko guztiak artxibatzeko irizpide batzuk pentsatu eta errespetatu.
Erantzun errepikakorrak txantiloi batean jaso eta erabali (ez galdu denbora erantzun berdina behin eta berriz idazten).
Telefonoa:
Arreta ordutegi bat finkatu.
Erantzun beharreko deiak sistema bakar batean gorde eta hauek itzultzeko garaia iristean, bata bestearen ondotik erantzun.
Dei bat egin aurretik, lortu beharreko informazioa idatzi eta deia egiten ari zaren bitartean oinarri gisa erabili.
Kontuz deia gehiegi luzatzearekin. Adeitasunez jokatu baina ez luzatu gehiegi.
Bilerak:
Hitzordua finkatzeko orduan, hasiera eta amaiera ordua proposatu eta beste alderdiarekin adostu.
Bilera informatiboak: posible den kasuetan, arratsaldez burutu. Bilera parte hartzaileak ordea, goizez antolatzen saiatu.
Bilera burutu ahal izateko, moderatzaile lanetan egongo den pertsona adostu eta aurrez akta prestatu.
Behin bilera amaitu ostean, akta gainontzeko pertsonekin partekatu, bertan onarturiko adostasunak eta eginbeharrak azpimarratu eta behar izanez gero, hurrengo bilera data finkatu.
Gehiago jakin nahi?
Horrela bada, TaPuntun lau orduko ikastaro ireki bat antolatu dugula jakinarazten dizugu: hain zuzen ere, “Proiektuak modu egokian kudeatzeko tresnak” deituriko ikastaro irekia.
Data eta ordutegiari dagokionez, 2018ko ekainaren 11ean finkatu dugu ikastaroa, ondoko bi ordutegi aukerak eskainiz: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 (izena emateko orduan, hobeto datorkizun ordutegi zein hizkuntza aukeratzeko aukera izango duzu).
Zure lan orduak askoz ere eraginkorragoak bilakatu nahi?
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.