Gaur egun, autobus edo tren baten barnean, kalean barrena, lantokian edo gure etxean bertan guztiz ohikoa izaten da eskuetan sakeleko telefono bat, tablet bat edo beste edozein gailu elektroniko daraman edonor ikustea.
Guzti honetan, E-marketing arloan, azken hamarkadetan bizitako hastapenak eta ziztu bizian eman den eboluzioak eragin handia duela argi izan behar genuke errealitatea aztertzeko garaian.
Nola ez, datuak, ehunekoak eta batez bestekoak hainbeste maite ditugun garai hauetan, badaude gaiaren inguruko ikerketak ere:
Estatistiken arabera, espainiar estatuan etxebizitzen %75,9ak interneteko sarbidea du eta erabiltzaile askok bertara konektatzeko, mugikorra erabiltzen dute euskari nagusi gisa (iturria: INE).
Beraz, datuei erreparatuz gero, negozio edo saltoki gisa bertan egotea komeni da, ezta?
Erosle gisa, produktu edo zerbitzu batek atentzioa deitu orduko, interneten bilatu ohi izaten dugu lehenik. Bilatzaile batean izena jarri orduko emaitzarik topatzen ez badugu, sinesgarritasuna eta interesa galdu izan ohi dugu. Beraz, bezero gehiago lortzeko bidean, gure dendak edo negozioak online presentzia izatea komeni ezta?
Interesa eduki dezakeen edonork 24 orduz gure web-orri edo bestelako gune digitalean, gure marka edo saltokiaren inguruko informazioa lor dezake erraz.
Arreta eskaintzen duen gune fisiko bat izateak izugarri handitu dezake bezeroak lortzeko aukera, are eta gehiago gune fisiko hori digital batekin uztartzen badugu. Izan ere, inguruko eta gure esparrutik kanpoko pertsona gehiagotara heldu gaitezke eta.
Geroz eta enpresa gehiago interneten presentzia izatera heldu dira. Enpresa horien artean zure lehiakideak egonez gero, hauek aurre hartzeko aukerak handituko dira zure negozioaren kalterako.
Egun web-orri korporatibo bat, enpresak izan dezakeen aurkezpen gutun garrantzitsuena bilakatu da. Beraz, ondo antolaturiko diseinu txukuneko gune digital bat izatea komeni da.
Behin eta berriz informazio berria ipini eta gure gune digitala elikatzen joan gaitezke, mugarik gabe.
Mota eta inbertsio guztietariko gune digitalak eskaintzen ditu merkatuak gaur egun. Hori dela eta, baliabide ekonomikoak edozein izanda ere, interneten presentzia egoki bat izateko aukerak dira nonahi.
Gauzak honela, zeren zain zaude zure gune digitala eraikitzen hasteko?
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.