Azken hilabeteetan gure bezeroek egin diguten galdera batekin nator gaurkoan. Zehazki Kit Digitaleko programaren inguruan galdezka gerturatu izan dira guregana.
Labur esanda, espainiar estatuak enpresa txiki, ertain zein autonomoei beraien enpresaren digitalizazioa hobetzeko eskaintzen dien laguntza da Kit Digitala.
Laguntza horren bidez, hainbat irtenbide edo soluzio gara ditzake baldintzak betetzen dituen interesdunak. Horien artean, web diseinu eta garapena, online denda, sare sozialen kudeaketa, faktura elektronikoa…
Irtenbide digital horiek garatzeko, gaian adituak diren enpresa batzuk kontrata daitezke, enpresa horien zerbitzuak gobernuak indarrean dituen bonoen bidez finantzatu daitezkeelarik (BEZa ez dago dirulaguntzaren barne eta bezeroak ordaindu beharko luke). Enpresa horiek derrigorrez baldintza batzuk bete behar dituzte eta “Agente Digitalizador” gisa erregistratuta egon behar dute. TaPuntu da horietako bat adibidez.
Laguntzaren kopuruari dagokionez, bono horien zenbatekoa eta aplikagarritasuna eskatzailearen ezaugarrien araberakoa izango da. Esteka honetan segmentu ezberdinen inguruko ezaugarriak eta bonoen kopuruak ageri dira.
Zer egin behar da Kit Digitala lortzeko?
Programaren inguruko informazio guztia webgune honetan topa dezakezu.
Dena den, zalantza edo galderaren bat izanez gero, jarri gure lantaldearekin harremanetan, “Agente Digitalizador” izanda, behar duzun hori argitzeko eta garatzeko prest egongo gara eta.